martes 4 de noviembre de 2008

Dislexiaren Inguruko aurkezpena

Ondoren agertzen zaizuen aurkezpen hau dislexiaren ingurukoa da, espero dut zuen gustukoa izatea eta proposatzen dizuedan ariketa egitea.

martes 14 de octubre de 2008

Errefexio gisa

Bullyin-aren inguruko informazio irakurri ondoren. Gai izango al zinatekete hurrengo ariketa erantzuteko?

Ariketa oso erraza da eta hausnarketa gisa oso baliagarria. Zuen klaseko egoeraz jabetu zaitezten eta egoera bideratzen eta konpontzen ikasi dezazuen. Egingo duzue esfortzu txiki hori?

Ala izanez gero bete galdetegia eta gero klikatu "submit":

Zer da eskola jazarpena edo Bullying-a?


Era xume eta erraz batean honela definituko genuke: ikasle batek edo batzuek menpean hartzen dute beste ikaskide bat eta bere kontra jarduten dute jo eta su, maiz eta
luzaroan.

Jazarpen mota ugari daude eta askotan bullying-etik at jartzen ditugunak ere asko badira izan ere ze motatako jazarpenak ditugu?

a.)Fisikoa (jotzea,gauzak apurtzea edo lapurtzea…)
b.)Ahozkoa (irainak, goitizenak…)
d.)Soziala (bazterketa)
e.)Eraso psikologikoa, pertsona hori erabat menperatuta eta lur jota ikusi arte.

Biktima ez dute aukeratzen betaurrekoduna edo lodikotea delako, baizik eta psikologikoki ahula delako eta taldearen babesik ez daukalako. Normalean taldeak sortzen duen babesetik at dagoen pertsona izaten da jazarpena pairatzen duena.

jueves 9 de octubre de 2008

Heziketa hezkuntza sistemaren ardura al da soilik?

Askotan, buruan izaten ditugun pentsaeretako batzuk hurrengoak izaten dira:

  • Baina zergatik da ume hau horrelakoa?
  • Nondik datorkio izaera hori?
  • etab....
Ba erantzuna nahikoa erraza da.

Umeek txikitatik ikasi ohi ditugu ohiturak, jarrerak eta gure pertsonalitatea sortuko duten hainbat gauza.

Eta nondik edo zelan ikasten ditugu? Ba behaketaren bidez

Nor da gure erreferentea? Gure erreferentea familia da, bai ama edo aita, biak ala biak dira gure ikasketa berrien erreferente eta eragile nagusiak.

Beraz, argi dago gure jarreren eta pertsonalitatean eragin zuzena dutela, beraiek izaten bai dira gure lehenengo irakasleak.

Ondorioz, hausnarketa modura hurrengo bideo ikustera gonbidatzen zaituztet eta zuen buruei galdera bat egin diezaiezuen eskatuko nizueke.

Nire umearen jarrera txarra eta ikasketa porrotak ikastolaren errua ahal dira?


lunes 6 de octubre de 2008

Gaur egun geure ikastetxetan geroz eta AFN-H edo TDA-H kasu gehiago ikusten ditugu. Baina zer da AFN-H? Askotan azkarregi etiketatzen ditugu ume hauek. Dokumentu hau, AFN-H-ren azalpen errez bat baino ez da.

Zer da AFN-H (klikatu)

martes 30 de septiembre de 2008

Irakasleen errespontsabilitatea

Oso bideo interesgarria da ondoren duzuen hau.Irakasleek gelaren barruan gertatzen denari buruz dugun errespontsabilitatearen ingurukoa da

TUTORETZA PLANA

Hezkuntza-orientabidea etengabeko laguntza-prozesu sistematikoa da, eta hezkuntza-jardueran sartuta dago. Ikasleei bere proiektu pertsonalaren eta profesionalaren jabe izan daitezen trebatzeko gaitasunak eskuratzen laguntzea da orientabidearen helburua.
Orientazioko edukiek eskolako curriculum guztian dute eragina, eta zeharka garatu behar dira, alor guztietan. Hala ere, ikasketa horien zati bat esplizituki landu beharko da tutoretzan, hazkuntza pertsonalerako garrantzia duelako, ondorengo ikasketetan eragina duelako, eta bizitzako hainbat egoeratan erabil daitekeelako.
Ikastetxearen heziketa-proiektuaren barruan, tutoretza-plana da ikasleen eskolaratze
osoan orientazio eta jarraipen ekintza guztiak antolatzeko egitura. Oinarrizko gaitasunak lortzea da orientazio eta jarraipen ekintza horien helburua.
Tutoretza-lanaren helburua da ikasleak bere burua ezagut dezala eta onar dezala, sozializazio-prozesua hobe dezala, erabakitzen eta ikaskuntza-arazoak konpontzen ikas dezala, eta bere proiektu pertsonal eta profesionalaren protagonista senti dadila.
Tutore-taldeari dagokio tutoretza-plana egitea, orientatzaileak, aholkulariak eta/edo
etaparen koordinatzaileak aholkatuta.
Horrez gain, tutoreari dagokio tutoretza-plana garatzea, irakasle-taldearekin elkarlanean eta talde-gelan eragina duten beste eragile batzuekin koordinatuta.