martes, 14 de octubre de 2008
Zer da eskola jazarpena edo Bullying-a?
Era xume eta erraz batean honela definituko genuke: ikasle batek edo batzuek menpean hartzen dute beste ikaskide bat eta bere kontra jarduten dute jo eta su, maiz eta
luzaroan.
Jazarpen mota ugari daude eta askotan bullying-etik at jartzen ditugunak ere asko badira izan ere ze motatako jazarpenak ditugu?
a.)Fisikoa (jotzea,gauzak apurtzea edo lapurtzea…)
b.)Ahozkoa (irainak, goitizenak…)
d.)Soziala (bazterketa)
e.)Eraso psikologikoa, pertsona hori erabat menperatuta eta lur jota ikusi arte.
Biktima ez dute aukeratzen betaurrekoduna edo lodikotea delako, baizik eta psikologikoki ahula delako eta taldearen babesik ez daukalako. Normalean taldeak sortzen duen babesetik at dagoen pertsona izaten da jazarpena pairatzen duena.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario