Bullyin-aren inguruko informazio irakurri ondoren. Gai izango al zinatekete hurrengo ariketa erantzuteko?
Ariketa oso erraza da eta hausnarketa gisa oso baliagarria. Zuen klaseko egoeraz jabetu zaitezten eta egoera bideratzen eta konpontzen ikasi dezazuen. Egingo duzue esfortzu txiki hori?
Ala izanez gero bete galdetegia eta gero klikatu "submit":
martes, 14 de octubre de 2008
Zer da eskola jazarpena edo Bullying-a?

Era xume eta erraz batean honela definituko genuke: ikasle batek edo batzuek menpean hartzen dute beste ikaskide bat eta bere kontra jarduten dute jo eta su, maiz eta
luzaroan.
Jazarpen mota ugari daude eta askotan bullying-etik at jartzen ditugunak ere asko badira izan ere ze motatako jazarpenak ditugu?
a.)Fisikoa (jotzea,gauzak apurtzea edo lapurtzea…)
b.)Ahozkoa (irainak, goitizenak…)
d.)Soziala (bazterketa)
e.)Eraso psikologikoa, pertsona hori erabat menperatuta eta lur jota ikusi arte.
Biktima ez dute aukeratzen betaurrekoduna edo lodikotea delako, baizik eta psikologikoki ahula delako eta taldearen babesik ez daukalako. Normalean taldeak sortzen duen babesetik at dagoen pertsona izaten da jazarpena pairatzen duena.
jueves, 9 de octubre de 2008
Heziketa hezkuntza sistemaren ardura al da soilik?
Askotan, buruan izaten ditugun pentsaeretako batzuk hurrengoak izaten dira:
Umeek txikitatik ikasi ohi ditugu ohiturak, jarrerak eta gure pertsonalitatea sortuko duten hainbat gauza.
Eta nondik edo zelan ikasten ditugu? Ba behaketaren bidez
Nor da gure erreferentea? Gure erreferentea familia da, bai ama edo aita, biak ala biak dira gure ikasketa berrien erreferente eta eragile nagusiak.
Beraz, argi dago gure jarreren eta pertsonalitatean eragin zuzena dutela, beraiek izaten bai dira gure lehenengo irakasleak.
Ondorioz, hausnarketa modura hurrengo bideo ikustera gonbidatzen zaituztet eta zuen buruei galdera bat egin diezaiezuen eskatuko nizueke.
Nire umearen jarrera txarra eta ikasketa porrotak ikastolaren errua ahal dira?
- Baina zergatik da ume hau horrelakoa?
- Nondik datorkio izaera hori?
- etab....
Umeek txikitatik ikasi ohi ditugu ohiturak, jarrerak eta gure pertsonalitatea sortuko duten hainbat gauza.
Eta nondik edo zelan ikasten ditugu? Ba behaketaren bidez
Nor da gure erreferentea? Gure erreferentea familia da, bai ama edo aita, biak ala biak dira gure ikasketa berrien erreferente eta eragile nagusiak.
Beraz, argi dago gure jarreren eta pertsonalitatean eragin zuzena dutela, beraiek izaten bai dira gure lehenengo irakasleak.
Ondorioz, hausnarketa modura hurrengo bideo ikustera gonbidatzen zaituztet eta zuen buruei galdera bat egin diezaiezuen eskatuko nizueke.
Nire umearen jarrera txarra eta ikasketa porrotak ikastolaren errua ahal dira?
lunes, 6 de octubre de 2008
Gaur egun geure ikastetxetan geroz eta AFN-H edo TDA-H kasu gehiago ikusten ditugu. Baina zer da AFN-H? Askotan azkarregi etiketatzen ditugu ume hauek. Dokumentu hau, AFN-H-ren azalpen errez bat baino ez da.
Zer da AFN-H (klikatu)
Zer da AFN-H (klikatu)
Suscribirse a:
Entradas (Atom)